Bulegoa

20 urteko esperientzia itzulpengintzan. Zehaztasuna, kalitatea, bizkortasuna, epeen betetzea, tratu konfidentziala.
Zuzeneko harremana itzultzailearekin:

Itzulpen ona ez da testu baten transkripzioa beste hizkuntzatan. Jatorrizko testuaren estiloa errespetatuz, xede-hizkuntzako estilo egokian “berridatzi” behar dugu testua - bai testuingurua, bai bi herrialdeetako pentsamoldeak eta kontzeptuak kontuan hartuta.

Enpresa bakoitzak badu “bere mintzaera teknikoa”, testu-egile bakoitzak bere idazkera. Batzuetan hitzak edo esaldiak mota bat baino gehiagotara interpreta daitezke. Horregatik, itzultzailearen eta bezeroaren arteko harreman zuzenak garrantzia handia du, edozein zalantza arin azaltzeko, itzulpenak eta jatorrizko dokumentuak bene-benetan gauza bera adieraz dezaten.

Alemana, euskara, ingelesa, gaztelania.
Despacho de Traducción Gabriele Schwab

Eska ezazu konpromisorik gabeko aurrekontua.

gabi@tradu.euskalnet.net